Quantcast
Channel: topatu.info » Gaia: DialektiKAKA!
Viewing all articles
Browse latest Browse all 4

DialektiKAKA! gaiari erantzun

$
0
0

lehenik eta behin esan ez naizela ez euskal ez eta espainiar filologoa! (nik uste garrantzitsua dela hori azpimarratzea).

Euskaraz ikusten dudan aldea, ez onartzearen eta gaitzestearen artean honakoa da:

zerbait ondo ez hartzeak ez du esan nahi gaitz modura ikusten denik. Ondo hartzen ez dena ulertu liteke, nahiz eta ez gure egin. Aldiz gaitza, txarra da. Gaitza ezin da ulertu, suntsitzera jotzeko joera dugu.

Bestalde, diskurtso nagusia uste dut honakoa dela: rechazar-ekin esan nahi dutena da, ez dutela onartzen ETAk egun jarraitzea; aldiz besteek bere izaera osoa gaitzesteko eskatzen diote, jaio izana ere.

Halere, ez egin niri kasu gehiegirik. Baina bai gomendatuko dizut nik erosia dudan baina oraindik irakurtzeko denborarik izan ez dudan liburu bat: Joxe Azurmendiren “barkamena, kondena, tortura”.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 4